Donostian N-1 hartuaz eta Tolosa igaro ondoren Oria ibaiaren ertzean dagoen Alegiara iritsiko gara. Alegian ikusgarri dira Oria zeharkatzen duen erdiaroko zubizarra eta San Juan Bautista eliza klasikoa. Alegiatik Amezketarako bidea hartuko dugu.
Amezketa Larrunarri edo Txindoki mendiaren oinetan dago. Mendi hau Aralar mendi multzoaren ertzean dago eta ikusgarria da bere itxura piramidal zorrotzagatik. Amezketan San Bartolomeren eliza ikus dezakegu herri arkitekturako multzo eder baten erdian.
Amezketatik gora dagoen herria Abaltzisketa da eta Larrunarri-ren ikuspegi ederra eskaintzen digu. Udaletxeak, etxe ederrek eta portada erromaniko eder bat duen San Joan Bautistaren elizak multzo ederra osatzen dute. Pixka bat gorago berehala gaude Larraitzen, Larrunarri edo Txindokiren oinetan. Larraitzeko paraje honetan Erremedioen Amaren ermita dago eta mirespen handikoa da inguru horretan. Larraiztik gora bide zidor ugari dago Larrunarri edo Txindokira igotzeko.
Larraiztik Ordizira jaisten ari garelarik eskubira hartuko dugu Gaintzarako bidea. Gaintzan oso ikuspegi ederrak ditugu. Behera jarraituz laister gara Ordizian. Bera herri industriala da eta N-1 errepideak eta Oria ibaiak zeharkatzen dute. Ikusgarriak dira Jasokundearen eliza ederra, Barrena Jauregia eta Azokaren Plaza monumentala. Bertan asteazkenoro azoka izaten da, eta 1512-az geroztik egiten da.
N-1 hartuaz, luze gabe gaude Donostian.