Donostian N-1 Frantziarantz hartzen dugu eta Pasaiako portuan sartuko gara. Portu honek itsasoari bi mendiren arteko kanal batek loturiko laku bat dirudi. Portuaren hegoaldea zeharkatuko dugu. Pasai Antxo deritzon eremua zeharkatu ondoren Errenteria herriaren ondotik igaroko gara. Lezo herrirako bidea ikustean N-1 utzi eta Lezorako bidea hartuko dugu, ondoren Pasai Donibanera joateko.
Pasai Donibane Portua itsasoarekin lotzen duen kanalaren eskuinean dago. Esan daiteke kale bakar bateko herria dela. Alde batean Jaizkibel mendia eta bestean itsasoa. Oso herri polita da, eta bertan Victor Hugo urte eta erdiz bizi izan zen. Orreagako gatazkaren oroigarri bat ere ikus daiteke. Donibanetik kanalaren beste aldera txalupaz joan gaitezke, hau da Pasai San Pedrora.
Pasai Donibanetik Lezora itzultzean ezkerretara ikusiko dugu Jaizkibeldik Hondarribira doan bidea. Bide hau oso polita da mendiaren goiko aldetik ikusten den paisaiagatik: Gipuzkoa eta Iparraldeko kosta eta Gipuzkoako ekialdeko eta Lapurdiren arteko mendiak. Jaitsieran Guadalupeko Amaren Santutegia ikusiko dugu eta laister gara Hondarribian.
Hondarribiaren kokapena ikusgarria da. Higer lurmuturra den Jaizkibel mendiaren muturra, hondartza eta Txingudiko itsasadarra dira bere inguruaren ezaugarri nagusiak. Horretaz gain, Hondarribiak toki ikusgarriak ditu bere hirigunean. Alde batetik Marina-ko auzoa bere arrantzale etxe koloretsuekin eta bestetik muino batean dagoen Alde Zaharra. Alde zahar honek ondo kontserbatzen ditu harresiak, zenbait jauregi, Santa Mariako atea, Udaletxea, Carlos V-ren Paradorea eta Asunzioren Parroki ederra. Honek denak oso multzo ederra osatzen du.