Txangoak

Egun pasa egiteko txangoakdía

Ondoren Donostia, Gipuzkoako lurraldea eta Iparraldeko kostaldea ezagutzeko 8 ibilaldi proposatzen dira. Aukera ezazu maparen gainean egin nahi duzun bidea, beraren deskribapen zehatzago bat ikus dezazun.

  • 1. Txangoa: Donostia

    Donostiako erditik abiatuko gara. “La Concha” badia zeharkatuko dugu eta Ondarretako hondartzan barrena “Haize Orrazia” deituriko Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obra kokaturik dagoen muturreraino helduko gara. Hemendik Igeldo mendira igoko gara, -igo eta jaitsi egiteko funikular bitxia erabil daiteke-, bertatik hiriaren ikuspegi panoramikoaz gozatzeko. Antiguako auzategira jaitsiko gara Miramar Jauregiari eta bertako lorategiei bisita egiteko. […]

  • 2. ibilbidea: Gipuzkoako Erdialdeko eta Mendebaldeko Kosta

    Donostiatik eta zehazkiago Ondarretako hondartzatik irtengo gara. Lehenik Oriora abiatuko gara. Horretarako bi aukera ditugu. Bata N-1a hartzea ( Gasteiz – Madril ) eta errepide honetatik N-634 hartzea. Laister gara Usurbilen bere eliza ederrarekin, zeinean erretaula ikusgarria ikus dezakegun, eta Atxega Jauregia ikusgarriarekin. Aurrerago Orio dago, baina bidean goazelarik, Oria ibaiaren meandroak erribera lur lauak, […]

  • 3. Ibilbidea: Deba Garaia eta Urola

    Donostiatik A-8 autopista hartu Bilborako bidean, eta Elgoibarren irten. Irten ondoren Eibarrera iritsi baino lehentxeago, Malzagako bidegurutzean Gi-627, bidea hartuko dugu Bergarantz. Laster gara Soraluze edo Placencia de las Armas-en. SORALUZE ( Placencia de la Armas ). Santa Maria La Real eliza ikusgarria da. Gotiko estilokoa, errenazimenduko eranskinak eta eliz atari berezi batekin. Soraluzetik berehala […]

  • 4. Txangoa: Errezilgo bailara eta Ernio Mendia Tolosaraino

    Kostaldean dagoen Zumaiara joan, bai N-634 edo autopista hartuaz. Zumaiako irteera hartu eta Urolako ibarrean gora Azpeitiaruntz abiatu. Azpeitian, Soreasuko San Sebastian eliza gotikoa, Errege Katolikoen musikari izan zen Antxietako Juanen jaiotetxea, edo Trenbidearen museoa ikus ditzakegu, baina batez ere San Inazioren Basilika barroko bikaina ikus dezakegu, zeinaren barruan Jesusen konpainiaren sortzaile izan zen Iñigo […]

  • 5. Plana: Oria Garaia

    Donostiatik Mirakontxan barrena, eta Antiguako tunela pasa ondoren N-1a ( Nazional 1-a ) hartuko dugu, eta Oria ibarrean gora Tolosara iritsiko gara. Ikusgarriak dira bertan Sta Maria eliza, San Frantzisko komentua, Idiakez Jauregia, Foru Aldundiaren Jauregia eta Euskal-Herria plaza arkupetua. N-1a jarraituaz, eta Alegia eta Ikaztegieta igaro ondoren, laister garaOrdizian. Ordizian XVI mendeko Asunzioko Amaren […]

  • 6. Ibilbidea: Txindoki mendiaren inguruak

    Donostian N-1 hartuaz eta Tolosa igaro ondoren Oria ibaiaren ertzean dagoen Alegiara iritsiko gara. Alegian ikusgarri dira Oria zeharkatzen duen erdiaroko zubizarra eta San Juan Bautista eliza klasikoa. Alegiatik Amezketarako bidea hartuko dugu. Amezketa Larrunarri edo Txindoki mendiaren oinetan dago. Mendi hau Aralar mendi multzoaren ertzean dago eta ikusgarria da bere itxura piramidal zorrotzagatik. Amezketan […]

  • 7. Ibilbidea: Iparraldeko Kostaldea : Baiona – Miarritz – Donibane Lohizune

    Donostiatik irtengo gara Irunerako noranzkoan A-8 autopistatik eta A-63tik jarraituko dugu Baionarako noranzkoan. Hiraren erdigunerako seinaleak jarraituz Place de la Republiquera iritsiko gara. Office de Tourismeren seinaleak Jarraituko ditugu bertako plazan autoa aparkatu ahal izateko. Grand Bayonne deitzen denarekin topo egingo dugu. Av. 11 Novembretik hasiko dugu bisita rue des Gouverneursetik igaroz Chateau Vieuxen ondotik […]

  • 8. Ibilbidea: Gipuzkoako Ekialdeko Kosta ( Donostia – Hondarribia )

    Donostian N-1 Frantziarantz hartzen dugu eta Pasaiako portuan sartuko gara. Portu honek itsasoari bi mendiren arteko kanal batek loturiko laku bat dirudi. Portuaren hegoaldea zeharkatuko dugu. Pasai Antxo deritzon eremua zeharkatu ondoren Errenteria herriaren ondotik igaroko gara. Lezo herrirako bidea ikustean N-1 utzi eta Lezorako bidea hartuko dugu, ondoren Pasai Donibanera joateko. Pasai Donibane Portua […]