Donostiatik irtengo gara Irunerako noranzkoan A-8 autopistatik eta A-63tik jarraituko dugu Baionarako noranzkoan. Hiraren erdigunerako seinaleak jarraituz Place de la Republiquera iritsiko gara. Office de Tourismeren seinaleak Jarraituko ditugu bertako plazan autoa aparkatu ahal izateko. Grand Bayonne deitzen denarekin topo egingo dugu.
Av. 11 Novembretik hasiko dugu bisita rue des Gouverneursetik igaroz Chateau Vieuxen ondotik Baionako Katedral sonaturantz. Oinezkoentzako keleetatik eta bertako denda ugarietatik paseatzea gozamena da; rue d´Espagnetik hiria inguratzen duen harresi zaharrera hurbilduko gara eta bertatik Nive ibaiaren zubietako bat gurutzatuko dugu Petit Bayonne deituriko gunera iristeko. Peletier kaleak Chateau-Neufera garamatza eta rue Bourgbneufek Baionan dauden bi museo garrantzitsuenetara, Euskal Museora eta Bonnat Museora. Berriro zubia gurutzatuko dugu Place de la Republiqueraino.
Baiona atzean utzi eta Miarritzera joko dugu, N-10etik. Bertara iritsi bezain laster bere erdigunetik paseatuko dugu, herri guztiz turistikoa baita. Hiri osoan barrena xarma handiko txokoak aurkituko ditugu, bisitatzeko moduko lekuak, Santa Eugeniaren Parrokia, erromatar-bizantiar estilokoa, eta kostaldeari inguru eginez Hondartza Handira garamatzaten pasealeku guztiak. Horren gainean Hotel du Palais dago, Napoleon III.ak 1854an Eugenia de Montijorentzat eraikitako egoitza inperial antzinakoa eta Kasinoaren eraikina, azkenik portu zoragarrian bukatzeko. Handik Le Rocher de la Viergerantz joko dugu eta bertatik ikuspegi bikainaz gozatuko dugu.
N-10 errepidea berriro hartuz, 15 km. Egin ondoren Donibane Lohizunera iritsiko gara, kolore ugariko arrantzale-herritxo lorez betea. Atsegin handia da bertako kalexka eta oinezkoentzako kaleetan barrena paseatzea, rue Gambetta bezalako denda eta terraza txikiz beteetan zehar, Jean-Baptiste Eliza, Place de Louis XIV. Maison de L´Infante eta portua bisitatuz, azkenik bere hondartza ongi babestura iristeko.