Donostiatik Mirakontxan barrena, eta Antiguako tunela pasa ondoren N-1a ( Nazional 1-a ) hartuko dugu, eta Oria ibarrean gora Tolosara iritsiko gara. Ikusgarriak dira bertan Sta Maria eliza, San Frantzisko komentua, Idiakez Jauregia, Foru Aldundiaren Jauregia eta Euskal-Herria plaza arkupetua. N-1a jarraituaz, eta Alegia eta Ikaztegieta igaro ondoren, laister garaOrdizian.
Ordizian XVI mendeko Asunzioko Amaren eliza interesgarria ikus dezakegu, bai eta ere, Barrenetxea jauregia, Ibarbia etxea eta Udaletxea. Herri honetan sona handikoa da 1512 ezkeroztik egiten den azoka. Azoka honetan inguruko baserrietako produktuak saltzen dira, eta asteazkenero izaten da.
Berehala gaude Beasainnen, Ordiziarekin bat eginda dago eta. Interesgarriak dira XVI mendeko Asunzioko Amaren eliza, Loinazko San Martingo Basilika eta baseliza. N-1a jarraituaz Idiazabalera iritsiko gara.
Idiazabal: Euskal artzainari oroigarri bat jaso diote. Oso gertu dago San Migelen eliza, bere ate erromaniko berantiarrarekin eta ponte aurrerromaniko interesgarriarekin. Idiazabaldik gora, Etxegarateko gainera iritsiko gara. Mendatea igaro eta berehala eskuinera hartuko dugu Beundarako bidea, eta hemendik oinez Sandratei edo San Adriango tunelara igo gintezke. Bide hau Santio edo Done Jakue bidearen zati bat da. San Adriandik, Harpea edo tunela igaroaz Arabarantz jaisten ziren Santio bidea jarraituaz.
Beundatik beheruntz Idiakeztik pasa ondoren Zegamara iritsiko gara, herri historikoa non Zumalakarregi Generale Karlista hil zen. Toursko San Martin elizan Zumalakarregiren mausoleoa aurkitzen da.
Beasaingo bidean, Gipuzkoako Santio bideko hiribildu monumentaletako bat den Segura herriarekin topo egiten dugu. Hirigunean eraikin jatorrak ikus daitezke. Hala nola, Lardizabal jauregia edo Asunzio Amaren eliza gotikoa, bere gangadun nabe zabalekin eta monumento historiko artistikoa izendatura dena. Erdiaroko bilbea edo irazkia duen Kale Nagusiak etxe ederrak ditu. Esate baterako Ardizaharra, Txakarra, Balanzegi eta Gebara oinetxea.
Seguratik Zerainera herri nekazarira inguratuko gara, eta Museo Etnografiko interesgarria, garai bateko zerrategia, edo mehatzeak ikus ditzakegu. Zeraindik Segurara joango gara eta hemendik, Mutiloatik igaro ondoren Ormaiztegira iritsiko gara Liernia-ko gainetik pasa eta gero. Ormaiztegi Zumalakarregin jaioterria da eta berari buruzko museo bat dago. Eiffel famatuak, trenarentzako zubi ikusgarri bat egin zuen, eta San Andres elizak portada erromanikoa eta oso ponte eder bat ditu.
Ormaiztegitik Beasainera joanez, N-1 errepidea hartuko dugu ostera Donostiara joateko.