Donostiatik A-8 autopista hartu Bilborako bidean, eta Elgoibarren irten. Irten ondoren Eibarrera iritsi baino lehentxeago, Malzagako bidegurutzean Gi-627, bidea hartuko dugu Bergarantz. Laster gara Soraluze edo Placencia de las Armas-en. SORALUZE ( Placencia de la Armas ). Santa Maria La Real eliza ikusgarria da. Gotiko estilokoa, errenazimenduko eranskinak eta eliz atari berezi batekin. Soraluzetik berehala Bergaran gaude.
Bergara: Ariznoako San Pedro eliza Euskal Gotiko deituriko estilokoa da. Oxinondoko Santa Mariaren eliza ere ikusgarria da, garai bateko templarioren eliza eta sos erretaula ederra eta Van Dyck margolari flamandarraren oleo eder bat ditu. Beste batzuren artean ikusgarriak dira Udaletxea, Nobleen Erret Seminarioa, Gabiria Torrea eta Ozaeta Jauregia. Bergaratik Arrasatera iritsi baino lehen Oñatira bidea hartuko dugu.
Oñati: Dudarik gabe Gipuzkoako herri monumentuzkoena da. Eraikin ederrenak Unibertsitatearen jauregia, San Migel eliza eta Fueroen Plaza Udaletxea eta Lazarraga jauregiekin dira. Hemendik 9 km-ko igoeraren ondoren Oñatiko herri dermioan dagoen Arantzazura iristen gara.
Arantzazu: Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Amaren Basilika, inguru malkartsu batean dago, Aketegi – Aizkorri mendiaren magalean. 1952 urtean ia erabat berreraiki zen eta orduko Euskal herriko artista abangoardista handienak hartu zuten parte. Hala nola Eduardo Chillida, Oteiza eta Nestor Basterretxea.
Oñatira jaitsi eta Udana mendatea igo ondoren Urolako bailaran dagoen Legazpira iristen gara. Bertan garai bateko Mirandaolako Burdinola-Museoa ikusgarria da. Legazpia oso herri industriala da. Errepidea jarraituaz, berehala gaude Zumarragan. Zumarragako monumentu nagusia Asunzioko eliza da, “Euskal Gotiko” estilokoa. Apaigarriak ere Jauregiko Dorretxea eta Antiguako Amaren Santutegia. Azken honek, zurezko egitura ikusgarria du eta gotikoa da. Zumarragarekin bat eginik Urretxuko herria dugu. Han bertan Tourseko San Martin eliza XVI mendekoa, eta Iparragirreri monumentua ikustekoak dira.
Urretxutik Azkoitiara joaten gara, Pilotari askoren jaiotze herria. Bere Santa Maria La Real elizak oso organu ona du. Zehazki Cavaillé Coll etxekoa eta 1898-an egina. Ikustekoak dira bai eta ere, Idiakez jauregia “Etxe Beltza” ezizenez ezagunagoa, Udaletxea, Balda Dorrea, hiria sortu aurretikoa dena, Insausti Jauregi, Barrokoa eta Munibeko Xabier Peñafloridako Kontearen jaiotetxea. Berau izan zen Azkoitiko Jauntxoen edo Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais-en egoitza. Azkenik Floreaga jauregia dugu.
Azkoitiatik Azpeitira bidean Loiolako Santutegia dugu. Loiolako Iñigo-ren jaiotetxea eta Santutegi barroko bikaina, Jesusen Konpainiaren sortzailearen ohoretan eraikia.
Azpeitia: Loiolako Santutegitik gertu. Lekurik interesgarrienak hauek dira: Soreasuko San Sebastianen eliza, Errege Katolikoen musikari izan zen Antxietako Juanen etxea, Trenbidearen Museoa eta Ingurugiroaren Etxea. Urolan Behera goazelarik Zestoa dugu berehala. Han Natibitatearen eliza, Bainuetxe famatua edo Lili jauregi gotikoa ikus ditzakegu.
Zestoatik Zumaiara bidean A-8 Autopistak Donostiara eramango gaitu.