Donostiako erditik abiatuko gara. “La Concha” badia zeharkatuko dugu eta Ondarretako hondartzan barrena “Haize Orrazia” deituriko Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obra kokaturik dagoen muturreraino helduko gara. Hemendik Igeldo mendira igoko gara, -igo eta jaitsi egiteko funikular bitxia erabil daiteke-, bertatik hiriaren ikuspegi panoramikoaz gozatzeko.
Antiguako auzategira jaitsiko gara Miramar Jauregiari eta bertako lorategiei bisita egiteko. Bi hondartzen artean kokaturik dagoelarik, leku pribilegiatua da bertatik hiriaren ikuspegi panoramikoa izateko. Eraikin bikain hori, “cottage” ingeles estilokoa, 1893an inauguratu zen Maria Cristina Erreginaren udako egoitza gisa erabili zelarik.
Hiriaren erdigunera itzuliko gara, Urumea ibaiaren ingurutik eta bere bokalean Maria Cristina Hotelak eta Victoria Eugenia Teatroak, aurreko mendearen hasieran eraikitako bi eraikin bikainek eraturiko multzoa dago. Ibaiaz bestaldetik, Zurriolako itsas pasealekuaren muturretako batean, Kursaal Zentroa dago. Arkitektura abangoardistako multzo hori, beira zeiharrargizko bi kuboz eratua, Rafael Moneo arkitekto ezagunak diseinatua, bi auditorioz, bilera eta erakusketarako gune desberdinez eta jatetxeaz, kafetegiaz, dendez eta aparkalekuaz osatua dago.
Puntu honetatik aurrera jo dezakegu geure ibilian hiriaren alde zaharrenetik: Alde Zahar donostiarretik. Denda, jatetxe eta tabernaz beteriko kale estuez eratua eta horietan pintxo goxoenak dasta daitezke. Ikuspuntu artistikotik eremu horren barruan, San Telmo Museoa da bisitagarria; San Bizente Eliza, XVI mendearen hasierako estilo gotikokoa balio handiko erretaula errenazentista baten jabe da; Koruko Andre Mariaren basilika, XVIII. Mendekoan hiriaren zaindaria gurtzen da eta estilo platereskoko atari eder baten jabe da.
Alde Zaharreko leku berezienetako bat Konstituzioaren Enparantza da, zeinaren fatxada nagusia; behiala Udaletxea zena, gaur egun Udal Liburutegia da. Handik tarte laburrera arrantza-portua dago, arrantzaleen etxe eta jatetxe txikiekin. Atzean Untzi Museoa eta Aquariuma daude. Portuaren beste muturrean, Klub Nautikoa, estilo modernistako eraikina eta metro gutxira Udalaren eraikin aparta kasino gisa ari izan zena 1887tik 1923 arte.
Hemendik hiriko kale zentrikoetan barrena paseoan ibiltzea merezi du, izan ere horietako zenbait oinezkoentzakoak baitira eta berorietan daude dendarik bariatuenak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia eta Koldo Mitxelena Kulturunea ere, Postetxearen alboan.
Berriro Alde Zaharrera itzuliz, Urgull mendiko kultur zirkuitutik ibilaldi bat eginez osa dezakegu bisita eta bertatik ere hiriaren ikuspegi panoramiko ederra dastatzeko aukera dago.