Bienvenido al Hotel Leku Eder

Leku-Eder hotela Igeldo mendiaren gainean kokatzen da, hau da, Donostiako badiaren ezker edo mendebaldean geratzen den mendian. Natur inguru batean gaude eta Mugitzape deituriko Kantauriko senaiaren gainean (Kontxako badiaren hurrengoa mendebalderantz). Halaber, Donostiako erdialdetik hurbil geratzen da, 10 minutu kotxean.

Hotelak bere dohaineko aparkalekua du. Hotelaren aurrean autobus geldileku bat dago, eta linearen zenbaki-izena (16 Igeldo) da, eta 30 minuturo igo eta jaisten da hirira.

Berriro ere, Hotela 2012 urtean berritu egin dugu, eta gela guztiak bainugela osoa, HD telebista, telefonoa eta doako Wi-Fi internet konexioaz hornituta daude. Logela bikoitzetan aukera dago ohe eransgarri bat ipintzeko. Bai eta ere, adierazgarria da geletako bat elbarrituentzako egokitutakoa dela.

Gosarietako jangela oso argitsua da eta bista zoragarriak daude, bai itsasorantz eta baita ere, Igeldo mendiaren labarretara. Jangelatik zuzenean lorategi bat dago, umeentzako kulunka eta txirristarekin.