Inguruak

Igeldoko Jolas-Parkea

Hotela Igeldo mendiaren gainean kokatzen da, gutxi gora behera Jolas Parketik 400 metrotara. Donostiako badiarekin batera, Igeldoko Jolas-Parkea atrakzio eta dibertimendu gunea da. Donostiara aurreneko aldiz etortzen diren bisitarientzat lehendabiziko oinarrizko bisita gunea. Igeldoko Jolas-Parkea ospetsua da, bere izugarrizko bistarengatik, bai Kontxa badia eta bai Biarritzetik Matxitxako lurmuturreraino doan Euskal Kostaldea ikusten bait da.

Gailurrean aurkitzen den dorrea garai bateko itsasargia da 1778 garren urtekoa, eta orain bere barrenean, Donostiako historiari buruzko museo txiki bat bisita daiteke. Jolas-Parkearen barruan 1912 garren urteko Funikularra aurkitu dezakegu, eta Jolas-Parkea Funikularren Plazarekin bat egiten du. Hemen Chillidaren “Haizearen Orrazia” lana bisita dezakegu, eta paseo bat eginez hondartzatik Kontxako hondartzan barrena Alde Zaharrera eta Urgull Mendira iritsiko gara.

Itsaslabarrak eta Muitzapeko, Kontramaisuko eta Tximistarriko Senaia

Hoteletik bidexka bat jaisten da kostalde arrokatsurantz. Lasaitasuna goza ezazue ibilaldi atsegin bat eginez, eta era berean, utzi zeuen burua ingurunearen edertasunak eta Kantauriko haize leunak ferekatzen.

Igeldoko Herri Auzoa

Igeldo inguruneak oraindik nekazal kutsua mantentzen du. Auzo txiki eta xarmangarria da bere frontoia, dema plaza eta San Pedro elizarekin. Igeldo mendian barrena, Orioko herrirako bideak, itsas gainean dagoenez, zoragarrizko bistak eskaintzen dizkigu, bai Euskal Kostaldea eta bai Iparraldetik Bizkaiarainoko mendiak ikusten direlarik.

Donostia

Hiriaren gainean gaude 1,5 kilometrotara gutxi gora behera hiri erdigunetik eta Ondarreta hondartzatik, heltzeko autobus zerbitzua dago (16 – Igeldo ) eta hotelaren aurrean gelditzen da. Hiria berezko Natura edertasunarengatik bereizten da, baita ere bere hirigintzaren kalitatearengatik eta eraikinen arkitekturagatik.

Euskal Sukaldaritzaren ospea dasta dezakegu Alde Zaharrean. Ondo ezagunak diren “Pintxoak” eta “Kazuelitak” zure ahosabaia xarmatzen dutelarik eta bestalde, tradizional diren espezialitateak ( parrilan erretako Bixigu, Kogotea, Zapoa eta Erreboiloa ), Euskal Sukaldaritza Tradizionala edo Euskal Sukaldaritza Berria dastatuaz ongi egindako gastronomia artea dela konturatuko zara.